Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Amoroto
2008ko abuztuak 28, Eguena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-06-12 | 17:11:22

40 ikasle joan dira selektibitatera

Atzo arratsaldean hasi ziren selektibitateko azterketak eta lehenengo txandan ikasgai orokorrak izan ziren aztergai: filosofia, Historia eta Gaztelania.

arantza ugarte

Atzo arratsaldean hasi ziren selektibitateko azterketak eta lehenengo txandan ikasgai orokorrak izan ziren aztergai: filosofia, Historia eta Gaztelania.

Hiru egunetan egiten dituzte selektibitateko azterketak batxilergoko ikasleek, ikasgai orokorrak eta modalitatekoak izaten dira aztergaiak eta ikasturtean zehar landutako gaiei selektibitaterako prestaketa berezia egiten dute maiatzean batxilergoa aprobatu duten ikasleek.
Lehen eguneko saioan pozik irten dira filosofia eta gaztelaniako azterketatik baina arazotxoren bat izan dute historiako ikasgaiarekin.
Gertatutakoaren inguruan azalpenak eskatuz egindako gutunek emaitza izan dute eta hirugarren egunean, beste aukera bat izango dute historia eta filosofiako azterketak errepikatzeko.
Garai batean "revalida" izaten zen proba, hau da lau urtean ikasitakoa ziurtatzeko edo egiaztatzeko proba, orain selektibitatea deitzen zaio eta entresaka egiten da gai direnen edo ez direnen artean, azken azkenean, antzerakoa da jakituriaren lurra ondo ongarritu eta ureztatu duena seguruenik entresakatik kanpo geldituko da.

 

 

Jasotako erantzunak:

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, 11barri Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.