Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Amoroto
2008ko abuztuak 28, Eguena

;2008-06-18;Euriak ere ezin izan du jaia gelditu. Jaiak Asegarceko pilotariak Oletako plazan eduki dute hitzordua; buruz buruko txapeldunak neska streaper-agaz dantzan egin du agertokian.

Euriak ere ezin izan du jaia gelditu

Jaiak Asegarceko pilotariak Oletako plazan eduki dute hitzordua; buruz buruko txapeldunak neska streaper-agaz dantzan egin du agertokian.

asier alkorta

Oletako jaiei euriak protagonismoa kendu nahi izan bazien ere, plazan herenegun sortu zen jai giroak jaietako azkenengo eguna goi-goitik ospatzen lagundu zuen, bertara elkartu zirenak blai-blai eginda geratu baziren ere.

Arratsalde partean umeen txanda izan zen. Oletako auzotarrek, aurreko urteetan egin moduan, umeentzako jolas piloa prestatu zituzten: aulki jokoa, zaku lasterketa eta sokatira. 18:30ak ailegatu zirenean, plaza umez beteta zegoen. Gurasoek txosnan tragoa hartzen zuten bitartean, umeak jolasetan parte hartzeko prestatzen hasi ziren. 19:00ak puntuan hasi ziren jolasak. Ume guztiek parte hartzeko grina agerian zeukaten, eta gurasoak ere, ezin bazuten parte hartu, umeak baino urduriago zebiltzan.

Umeen jolasek gutxi gorabehera ordu bete iraun zuten. Tarte horretan, euririk ez zuen egin, eta ondorioz, zabal-zabalik egin ziren plaza erdian ekimenak.

Gaueko berotasuna

Arratsaldeko ekintzekin amaitzeko, gozokien zaparrada egin zuten antolatzaileek. Ordura arte umeak lasai-lasai ibili baziren ere, gozoki zaparradak guztiz aztoratu zituzten, «pozaren pozez».

Behin arratsaldeko ekintzak amaituta, gaueko kontzerturako dena prestatzen hasi ziren auzotarrak. 23:00ak jota hasi zen Egan taldearen kontzertua. Betiko kantuen erritmora, plazan batutakoak dantza egiten hasi ziren, eta ez ziren geratu goizaldeko azken ordura arte.

Eganek atsedenerako tartetxoa egin zuenean, plazan bildutakoek espero zuten momentua ailegatu zen: streapteas-a. Mutilaren txanda izan zen lehenengo. Giroa bero-bero jarri zuen. Neskaren txanda ailegatu zenean, ordura arte isil-isilik egon ziren pilotariek agertokira salto egin zuten. Oinatz Bengoetxea txapelduna txosnako aterpetik atera eta agertokira igo zen dantza egitera.

Edozelan ere, Oletako jaiak goi-goitik amaitu dira. Euri zaparradek ere ez zuten plazako berotasuna hotzitu: jendeak jaiagaz jarraitu zuen goiza ailegatu artean.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.