Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Amoroto
2008ko irailak 8, Astelehena

;2008-06-17;Bertso bazkari herrikoiak jai giroari eutsi dio. Amoroto Bazkaria 15:00etan hasi bazen ere, bertsoak ez ziren entzun ordu bat beranduago arte; gero jai giroa nagusitu zen.

Bertso bazkari herrikoiak jai giroari eutsi dio

AmorotoBazkaria 15:00etan hasi bazen ere, bertsoak ez ziren entzun ordu bat beranduago arte; gero jai giroa nagusitu zen.

a. alkorta

Herri bertso bazkaria egiteko asmoagaz, Amorotoko Oleta auzoan 85 pertsona batu ziren atzo Epermendi jatetxean. Puntako hiru bertsolariren bertsoekin, lagunarteko bazkaria egin zuten bertaratutakoek.

Arrain zopa, paella, kroketak, txuleta eta flana izozkiagaz. Hori izan zen atzo 85 herritarrek jan zutena. Bazkari herrikoia egin ez eze, antolatzaileek bertsolariak ekarri nahi izan zituzten aurtengo Oletako jaietara.

Bide horretatik, Xabier Enbeita ¬Busturialdeko txapelduna¬ Gorka Lazkano ¬Durangaldeko txapelduna¬ eta Aitor Arrizubieta izan ziren Epermendiko jangelan bertsotan ibili zirenak.

Bertsoak bazkaldu eta gero

Bertsolariak eta auzotarrak 15:00etarako bazkaltzen bazeuden ere, bertsoak ez ziren hasi 16:00ak baino lehen.

Jaiak gai nagusitzat hartuz, bertsolariek Oletako giroa azpimarratu zuten euren bertsotan. Antolatzaileek ere atzoko bazkarian eduki zuten jaiagaz gozatzeko aukera, izan ere, gainerako egunetan beharra egin behar izaten dute jaietarako ipinitako txosnetan eta.

Auzotarrek barre algara eta guzti entzun zituzten bertsoak, eta gogotik txalotu zituzten bertsolariak. Bertsotan luzaro ibili eta gero, giroa bero-bero zegoen Epermendiko jangelan.

Janariagaz eta bertso umoretsuekin, bertaratutakoek puntako jai giroan parte hartuz, jaietan osorik murgiltzea lortu zuten, beste behin ere.

Agenda

ANTZERKIA

Jardunaldiak
MUTRIKU, Anaiarte Biltokian - 2008-09-05

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-09-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.