Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Amoroto
2008ko abuztuak 28, Eguena

;2008-06-14;Gaueko kontzertuekin hasiko dira Oletako jaiak

Gaueko kontzertuekin hasiko dira Oletako jaiak

AmorotoEtxek eta Nabilek eskainiko duten kontzertuekin hasiko dira gaur Oletako jaiak. Hitzordua 23:00etan dago ipinita, Oletako plazan. Pentekosteko Jaiei hasiera eman eta auzotar guztiak jai giroan murgiltzeko, bi kontzertuak amaitzen direnean, gaupasa egiteko aukera egongo da Amorotoko auzoan. Horretarako, kontzertuen ostean, dantzan jarraitzeko, auzotarrek Drindots taldearen erromeria antolatu dute. Lekeitioko bizilagunek Oletara ailegatzeko arazorik izan ez dezaten, antolatzaileek autobus bat ipini dute gau osorako. «Euro baten truke, autobusa 06:00ak arte ibiliko da Lekeitiotik Oletara arteko ibilbidea egiten», esan dute antolatzaileek.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.