Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Amoroto
2008ko abuztuak 28, Eguena

;2008-06-13;Aurten ere, herritartasuna, jai giroa eta umorea uztartuz datoz Oletako jaiak. Jaiak Zapatuan hasiko dira jaietako ekintzak; astelehenean nesken eta mutilen 'stripteas'-a egingo dute.

Aurten ere, herritartasuna, jai giroa eta umorea uztartuz datoz Oletako jaiak

Jaiak Zapatuan hasiko dira jaietako ekintzak; astelehenean nesken eta mutilen 'stripteas'-a egingo dute.

asier alkorta

Auzo izaera indartzeko eta, orokorrean, auzoko jaiak bultzatzeko asmoagaz, aurten ere Oletako jaiak hiru eguneko egitarauagaz datoz. Bihar hasi eta martitzen goizalderarte, jai giroa nagusituko da.

Beste behin ere agertokiak eta txosnak egin dute euren lekua Oletako plazan. Pentekosteko Pasko Jaiak egitarau indartsuagaz datoz aurten. «Horrelako jaiak egiteko auzotarren arteko batasuna beharrezkoa dela zabaldu nahi dugu», azaldu dute antolatzaileek.

Hori horrela, bihar Etxe eta Nabilen kontzertuagaz emango zaie hasiera jaiei. Auzokoekin ez ezik, inguruko herrietatik eta batez ere Lekeitiotik datozenekin ere pentsatu dute antolatzaileek. «Bihar kontzertua ikustera edota parranda egitera etorri nahi dutenek autobusa edukiko dute Lekeitioko Mandaskatik Oletara, 22:00etatik 06:00etara, euro baten truke».

Kontzertua eta zaldi probak

Etxeri eta Nabili Drindotsek hartuko die lekukoa, eta gaupasa egin eta gero, domekako egunari ekingo diote auzotarrek. Goizean, meza eta trikitilariak entzun ondoren, zaldi probak egingo dira. Berriatuko Belaustei, Munitibarko Motrollo eta Markina-Xemeingo Urberuaga auzoko Buztarri izango dira parte hartuko duten zaldiak, hirurak lau urteko animaliak.

Hiru sari banatuko dituzte: 450 euro, 350 eta 250. Proba egiteko, Amorotoko Gizon harria erabiliko dute, 700 kilokoa, eta zaldi bakoitzak hogei minutuko saioa egingo du. Guztira, ostera, 800 kilo eroan beharko dituzte zaldiek, 100 kiloko gainkarga ipiniko zaio-eta harriari.

Behin domekako probekin amaituta, jaia hurrengo egunera pasatuko da. Izan ere, astelehenean, herri bertso bazkaria egingo dute Epermendi jatetxean.

Bazkarirako txartelak bihar arte egongo dira salgai, Oletako tabernetan. «Bazkariagaz auzotarron arteko harremanari eutsi nahi diogu. Gainera, guk ere, jaiak antolatzeaz gain, azken egunean ondo pasatzeko aukera eduki nahi dugu, eta horregatik antolatu dugu bazkaria».

Tabernetatik agertokira

Bazkaria amaitzen denean, iaz egin legez, umeen jolasak egingo dituzte zelaian, eta ondoren, tabernaz taberna bertso poteoa egingo dute.

Jaiekin amaitzeko, agertokia izango da protagonista. Egan taldearen kontzertua amaitu eta gero, auzotar askorentzat jaietako unerik umoretsuena eta biziena ailegatuko da: neska eta mutilen striptease-a.

Ondo pasatzeko aukerarik ez dela faltako eta, inguruko herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

############

egitaraua

Bihar, ekainak 14

23:00. Nabil eta Etxeren kontzertua.

02:00. Gaupasa Drindots taldeagaz.

Etzi, ekainak 15

13:00. Meza Oletako zelaian.

14:00. Amaia eta Irantzu trikitilariak.

18:00. Zaldi probak, Kintxopekoak, Amorotoko harriagaz.

14:00. Amaia eta Irantzu trikitilariak.

Astelehena, ekainak 16

15:00. Herri Bertso Bazkaria Epermendi jatetxean. Bertsolariak: Xabier Enbeita, Gorka Lazkano eta Aitor Arrizubieta.

18:30. Umeen jolasak, zelaian.

20:00. Umeen jolasak amaitu eta segidan, Bertso Poteoa tabernaz taberna.

23:00. Erromeria Egan taldeagaz.

00:45. Kontzertua amaitu eta gero, nesken eta mutilen striptease-a, zelaian.

############

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.