Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Amoroto
2008ko uztailak 25, Barikua

2008-03-28 | 14:27:54

Aisialdia

Piratak nagusitu dira ludotekan

Aste Santuko azken egunak entretenimenduz igarotzeko, Lea Ibarreko Amankomunazgoak ludoteka bereziak antolatu ditu

Goiz jaiki ziren atzo ere Amorotoko txikienak. Gosaldu, kalera irteteko arropa jantzi eta herriko erdigunerantz abiatu ziren. Aste Santuan egonik, oraindik ez dute eskolarik, baina Lea Ibarreko Amankomunazgoak antolatutako ludoteka hitzordu ezinhobea bilakatzen da gaztetxo hauentzako.

Pozik eta saltoka sartzen dira Amorotoko ludoteka aretora. Beraiek baino arinago heldu diren lagunak agurtu ostean, entretenitzeko zer edo zerren bila hasten dira gela osoan. Oihana Eizagirre beraiekin egoten da, hezitzailea da eta gustura ikusten da umez inguratuta. «Aste Santuetako egun hauetan aspertu ere egin daitezke umeak eta horri aurre egiteko, ordu batzuetan bada ere, ludoteka hau antolatu da».
Izan ere, Amoroton ez ezik, Gizaburuagan ere egoten da ludoteka hau zabalik. Amoroton goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta Gizaburuagan arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Ordu horietan, eskulanak, margoek eta bestelako jolasek eguneroko errutinari lekua hartzen diote ludoteka honegaz.
Jarraipana paperezko edizioan...

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Piratak nagusitu dira ludotekan

Ludotekako umeak horma irudia margozten.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.