Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Amoroto
2008ko abuztuak 28, Eguena

2008-06-17 | 16:14:54

Jaiak

Euri zaparradak ere ez du jaien amaiera eragotzi

Asegarceko pilotariak ere Oletako jaietan parte hartu dute eta Oinatz Bengoetxea, buruz buruko txapeldunak, streapteas-ean parte hartu du

Amorotoko Oletako jaiei euriak protagonismoa kendu nahi izan bazien ere, Oletak plazan sortu zen jaigiroak jaietako azken eguna goi-goitik ospatzen lagundu zuen; bertaratu zirenak blai-blai eginda geratu baziren ere.

Arratsaldean umeen txanda izan zen. Oletako auzotarrak, aurreko urteetan egin bezala, umeentzako jolas piloa prestatu zuten: aulki jokoa, sako lasterketa eta sokatira. 18:30ak heldu zirenean plaza umez beteta zegoen. Gurasoak txosnan tragoa hartzen zuten bitartean, umeak, jolasetan parte hartzeko prestatzen hasi ziren. 19:00ak puntuan hasi ziren jolasak. Ume guztiak parte hartzeko griña agerian zuten eta gurasoak ere, ezin bazuten parte hartu, umeak baino urduriago zebiltzan.
Umeen jolasak gutxi gora behera ordu bete iraun zuten. Tarte horretan, euririk ez zuen egin eta ondorioz, zabal-zabalik egin ziren plaza erdian jolasak.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-06-18

Zera da hori... Oinatz Bengoetxeak parte hartu ebala streapteas-ian??? Baten baten ein laburmentxu bat!!!! Neskia a mutila ixan ziria?? Nortzuk atara ebezen eszenarijora,...??

Euri zaparradak ere ez du jaien amaiera eragotzi

Umeen jolasak arratsaldean egin ziren, euri barik.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.