Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Amoroto
2008ko uztailak 25, Barikua

Azken ordukoak

Herri txikia, mendien bizia

2008-07-18 | 11:41:40

Herri txikia, mendien bizia

Gorbea, Anboto, Hiru Erregeen Mahaia eta Aizkorri dira aurten herritarrak bisitatu dituzten edo bisitatuko dituzten mendiak; datorren urtean ere erritmo berari eusteko asmoa erakutsi dute

Gailurrez gailur eta mendiz mendi, Amorotoko bizilagunak mendizaletasuna sustatzen eta bultzatzen dihardute irteera batetik bestera. Makila eskuan hartu eta mendiko botak jantziaz, mendiko haize freskoa arnastu eta lagunarteko ibilaldi atseginak egiten ibili dira herritar batzuk.

Ez du erantzunik

Musikaren sukaldean barrena

2008-07-15 | 15:47:01

Musikaren sukaldean barrena

Musikarenganako zaletasunak bultzatuta, 1997an Paulillo Erdoziagaz, Xabi Navarro ‘Jota’k Musikorta musika estudioa sortu zuen Amoroton; orain, bultzada berri bat eman nahi diote estudioari.

Trikiti, gitarra, baxu, bateria eta bestelako instrumentu artean ibiltzen da Xabi Navarro Jota (Irun, 1963) bere eguneroko jardunean. Musika editatzeko mahaian jarri eta urteak joan eta urteak etorri, batean zein bestean, esperientziadun gizona egin da. Ametsari jarraituz, 1997an Etsaiakeko bateria Paulillo Erdoziagaz batera, Musikorta eraiki zuen Jotak.

Ez du erantzunik

Mozorro lehiaketagaz amaitu ziren atzo San Martin Jaiak

2008-07-08 | 13:53:50

Mozorro lehiaketagaz amaitu ziren atzo San Martin Jaiak

Aurten lau taldek parte hartu dute: Amorotoko Superzirkuak, Pinpinela anaiak, Amorotoko Txontxongiloak eta Meza Santuak.

Lau talde eta lau ikuskizun. Amorotoko San Martin Jaietako mozorro lehiaketak beste behin ere herriko jai giroa piztu, bizitu eta luzatu egin zuen herenegun arratsaldean. Goi-goitik ospatutako jaiagaz, sanmartinak datorren urtera arte agurtu dituzte herritarrek.

Ez du erantzunik

Gogor eta berezi, sanmartinen azken txanpa dator bizi

2008-07-05 | 13:30:24

Gogor eta berezi, sanmartinen azken txanpa dator bizi

Atzo baserri jolasetan ibili eta gauean kontzertuak ikusi ostean, gaur hirugarren adinekoek bazkari herrikoia eduki dute

Hiru egunez dago Amoroto jaian murgilduta eta denbora guzti honetan herritarrak batak besteak baino giro hobeagoa piztu dute herriko plazatik hasi eta herriko beste muturreraino. Atzo gauean kontzertuak egon ziren frontoian eta gaur, hirugarren adinekoek bazkaria egin dute Kultur Etxean.

Ez du erantzunik

Tortilla txapelketak jaigiroari eutsi dio

2008-07-04 | 15:59:50

Tortilla txapelketak jaigiroari eutsi dio

Pandero erakusketa, meza eta trikiti soinuagaz jaiagaz jarraitu dute gaur Amorotoko bizilagunek

Hori horiak eta borobil borobilak. Horrelako tortillak ikusi ahal izan dira gaur Amorotoko San Martin Jaietako Tortilla Txapelketan. Atzo salbeagaz hasi eta gaur pandero hotsekin jarraituz, sanmartinak eguzkipean aurrera darraite.

Erantzun 1

2008-07-02 | 12:13:32

Gogor datoz aurten ere Amorotoko San Martin Jaiak

Egueneko bolanderek lau eguneko jaiari hasiera emango diote

Txapelketak, jolasak, txokolatadak eta bazkariek Amoroto piztuko dute egunotan. San Martin Jaiak inoiz baino indartsuago datoz aurten; barikuko kontzertu indartsuek herritarrak festa giroan murgiltzea lortuko dute.

Lagunarteko ospakizuna
Sanmartinak ospatuko dira Markina-Xemeingo San Martin Auzoan ere. Urtero legez, auzotarrek egitarau zabala prestatu dute domekarako. Egun osoan ez da girorik faltako.

Erantzun 1

Euri zaparradak ere ez du jaien amaiera eragotzi

2008-06-17 | 16:14:54

Euri zaparradak ere ez du jaien amaiera eragotzi

Asegarceko pilotariak ere Oletako jaietan parte hartu dute eta Oinatz Bengoetxea, buruz buruko txapeldunak, streapteas-ean parte hartu du

Amorotoko Oletako jaiei euriak protagonismoa kendu nahi izan bazien ere, Oletak plazan sortu zen jaigiroak jaietako azken eguna goi-goitik ospatzen lagundu zuen; bertaratu zirenak blai-blai eginda geratu baziren ere.

Erantzun 1

2008-06-12 | 12:19:49

Umoreagaz eta auzotarren ahaleginagaz datoz Oletako jaiak

Zapatu gaueko kontzertuakin hasiko dira ekintzak eta astelehen gauean streapteas-akin amaituko dira jaiak

Auzo izaera indartzeko eta orokorrean auzoko jaiak bultzatzeko asmoagaz, aurten ere Oletako jaiak hiru eguneko egitarauaz datoz. Bihar hasi eta martitzen goizalderarte, jaigiroa nagusituko da Amorotoko auzo honetan.

4 erantzun

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.